Getaria | Zumaia | Zarautz | Barrualdea | Donejakue bidea

 Getaria

Getaria Arrantzaleen herria da Getaria, eta bertako auzoa da Askizu. Gipuzkoako kostan arrantza-jarduera tradizionala galtzear dagoen honetan, bizirik dirau jarduerak, eta merezi du goizaldean portua bisitatzeak, hango joan-etorriak ikusteko. Baina, Askizuren moduan, lurra lantzetik ere bizi da Getaria, eta guztien artean bereizi behar da bertako mahasti ederretatik datorren edaria: txakolina. Ezinbestekoa da txakolindegi batera joatea. Getariak, gainera, badu elementu berri bat, goi-mailako modaren erakusgarri aparta: Cristóbal Balenciaga Museoa.   Menura itzuli

Zumaia

Zumaia Arraunlari eta itsasgizon handien herria, baita Beobideren edo Zuloagaren moduko artista handiena ere. Zumaia gaur egun aisialdirako herri egokia da, lasaia eta masifikazio turistikoetatik urrun. Urola ibaiaren bokalean paseo bat ematea esperientzia lasagarria eta suspergarria da aldi berean. Itzurungo edo Algorriko hondartzetan liburu bat irakurtzea edo bainua hartzea ere oso gomendagarria da. Gainera, leku horiek eta, orokorrean, Zumaia inguruko labarrek altxor geologiko oso garrantzitsua dute bere baitan: Flysch izenez ezagutzen dugun egitura. Harrizko milaka xaflek Lur planetaren 60 milioi urteko historia deskribatzen dute. Gehiago jakin nahi izatera, Algorri Interpretazio Zentroa bisitatzea izango da onena.   Menura itzuli

Zarautz

Zarautz Gipuzkoako kostan surflariek gustuko txokorik badute, zalantzarik gabe, Zarautzeko hondartza da hori. Munduko bazter guztietako jendea joaten da herriaren zabaean hedatzen den areatzan olatuen gainean ibiltzera. Zarautz, ordea, historia luzeko herria da, eta hainbat altxor historiko eta natural daude hango kaleetan. Dorre luzea, Inurritzako biotopo babestua… eta hondartzaren ertz batean, Askizuko oinezko bidearen hasieran, Santa Maria la Real. Antzinako euskaldunen eta zarauztarren arrasto ugari aurkitu dituzten monasterioa. Erdi Aroko aztarnak bistan daude dagoeneko, eta bereziki ikusgarriak dira hilobiak. Zarauzko Arte eta Historia Museoa.   Menura itzuli

Barrualdea

Zarautz Askizutik barrualdera bidaiatuta, gure asaba zaharrenen aztarnen bidetik goaz. Zestoa eta Azpeitia inguruetako mendietan, itsasora abentura bila abiatu baino askoz lehenego, ibaien ondoan eta haitzuloen babesean bizi ziren arbaso ehiztarien arrastoak ondo baino hobeto ikus eta ikas ditzakezu Ekainberri Museoan.   Menura itzuli

Donejakue bidea

Ikusi Camino de la Costa / Camino del Norte mapa handiago batean Antzinako bideen artean bide ezagunik bada, Donejakue Bidea da hori, eta are zaharragoa da Askizutik pasatzen den erromatar galtzada, Askizun bi mila urtetik hona jendea bizi den seinale. Ibilgailu handientzako errepideak egokitzeko, bideak haranetara jaitsi aurretik, mendien goiko aldeak ziren bidaiarientzako pasabide naturalak. Kostako bidean puntu garrantzitsua izan zen Askizu, Tourseko San Martin elizagatik batez ere. Donejakue Bidean hainbat tenplu eskaini dizkiote santu horri, eta berezia da erromesen irudizko munduan. Labur esanda, gisa horretako eliza bat eraikitzeak adierazten du Askizuren garrantzia. Besteak beste, Gipuzkoako landa-eremuko eliza gotiko zaharrena da eta XII. mendekoak dira lehen harriak. Donejakue bidearen urrezko aroa pasata, ahaztuta geratu ziren eliza eta auzoa, ia kanpo aldeko hormek bakarrik zirauten zutik. Duela gutxi, zaharberritze-lanak egin zituzten, gangak, aldarea, leihoak, etab. konponduta eta eliza berriz ere balioan jarrita.   Menura itzuli